Confebask
Inicio
Estás en : Lanbide Heziketa > Lantokiko Prestakuntza Modulua > Ikasleen partehartzea


Ikasleen partehartzea

Nolakoa da ikasleen partehartzea?

Ikaslea, irakasgai edo modulu teorikoak gainditu ondoren, lehenengo lan-esperientziari aurre egiteko prest dago. Bere lan-esperientzia propioaren subjektu-eragile bihurtu da. Lantokiko praktiketako ikasle bezala, ikastearekiko jarrera berri du: eginez ikasten du eta ikasiz egiten du.

Lan-mundurako hurbilketa egokia izango da honako hau bermatzen baldin bada:

  • Praktiken planifikazio egokia eta sistematizatua. Ikastetxeko tutoreak eta enpresako erakusleak egin behar dute.
  • Ikasleari harrera adeitsua. Gazteak lehenengoz heldu dira enpresara eta komenigarria da erakuslea pertsona irekia eta hurbila izatea, gazteak lantokian aurkezteko eta ahalik arinen integratzeko.
  • Tutorearen partetik, praktiken gauzapenaren jarraipena, LPa behar bezala garatzen dela gainbegiratzen duelarik. Praktiketan zehar erakuslearen eta tutorearen arteko harremana behar-beharrezkoa da.
  • Ikaslearen jarrera egokia lanarekiko. Erakusleak harreman eraikitzailea izan behar du ikaslearekin, elkarrenganako begirunea eta arreta bultzatu eta ikaslearen partehartzea motibatu, bere ekarpenak biltzeko eta talde sentipena bultzatzeko.
  • Pertsonen arteko harremana bultzatzea ikasketetarako faktore motibagarrienetako bat da. Ikasi nahi duen gaztea motiba dezakegu gure jarreraren bidez. Emaitza ikaste-irakaste prozesu arina eta dinamikoa. Onura beti ikaslearentzat izaten da, enpresak eskaintzen dizkion aukerez hobeto balia baitaiteke.
  • Lantokiko Prestakuntza ebaluatzeko finkatutako irizpideak, erakuslearen txostenak kontuan harturik.
  • Lantokiko Prestakuntza egiten ari diren ikasleekin bilerak egitea, prestakuntza aurretik, bitartean eta ondoren. Bilerak bailagarriak izango dira gazteen errendimendua eta gaitasuna neurtzeko.

Ikasleak ontzat hartu behar ditu ematen zaizkion lan tresnak, eta ez du ikaslearen Lan Liburuxka zamatzat hartu behar, ikasteko tresna egokitzat baizik.

Lanbide Heziketako Tituluen Zerrenda

Lanbide Heziketako tituluak

Haz click aquí para saber más .

Enpresako erakuslearen eskuliburua- Lantokiko Prestakuntza

Eskuliburuaren xederik behinena urtero LP modulua egiteko Lanbide Heziketako milaka ikasle hartzen dituzten Euskadiko enpresetako erakusleei informazioa eta prestakuntza eskaintzea da.

Haz click aquí para saber más .

EAEko Lanbide Heziketa arautuaren hezkuntza-eskaintza

EAEko Lanbide Heziketa arautuaren hezkuntza-eskaintza osoa hemen aurkituko duzu.

Haz click aquí para saber más .

Información de contacto | Aviso legal | Confebask